xegun.eus
Ni hori ere banaiz
Egin ez ditudan maletak, egin ez ditudan bidaiak. Irakurri ez ditudan liburuak, idatzi ez ditudan gutunak. Bisitatu ez ditudan museoak, ikusi ez ditudan artelanak. Gozatu ez ditudan filmak, dastatu ez ditudan gutiziak. Ezagutu ez ditudan lagunak eta ahaztu ditudanak. Gorde dudan maitasuna eta irentsitako malkoak. Egin ahal izan dudan guzti hori eta egin ez dudan hori guztia