ongietorrierrefuxiatuak.info
Riace eta Mimo Lucanorekin elkartasuna
Mugak Zabalduz Karabana iazko uztailean Italiara joan zen, eta han Riace herrian amaitu zuen ibilbidea, Calabriako kostaldean. Karabanan parte hartu genuenok aukera izan genuen herri txiki horren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko. Esan behar dugu esperientziak hunkitu gintuela, baita bere alkatearen hitzek ere. Gaur egun Riace harrera-herria da,