lauburuke.com
Lauburu Ibarra Mahalak Belabietan irabazita, puntuak gehitzen jarraitzen du (4-1)
LAUBURU IBARRA MAHALA - E.F.S DE SIERO "A" Ligako hogeita batgarren jardunaldia 4-1eko emaitzarekin irabazi zuen Lauburu Ibarra Mahalak, azken asteetan daraman bolada onarekin jarraitzen duelarik. Ibartarrak lan asko egin behar izan zuten bisitariari irabazteko. Ibartarrak hartu zuten iniziatiba partidaren hasieran. Asturiasko taldeak oso eskema kontserbatzailea erakutsi zuen Belabietan, bertakoen akatsen zain geratzen