gureirratia.eus
Brokoa uretarik berriz aterako da, konpondua izaiteko
Itsas-Begia elkarteko laguntzaileek, Brokoa itsas-ontziaren konponketa lanak abiatu zituzten Azkaingo portuan. Ostiral arratsaldean 6.30, Zokoan uretarik berriz ateratuko da txalupa. Arcachonerat eramanen baitute, aldi huntan bidetik, konponketa lanen segitzeko! Uste baino lan gehio bazen, Aines Arizmendi Itsas Begia elkartekoak erran daukun bezala.Diru bilketa parte hartzaile bat abiatuko dute ostiral hontan, Brokoa untziaren zahar berritze lan hauen fresen estaltzeko.Infoak itsas.begia.eu webgunean