gureirratia.eus
Bastidako ohitura pagano bat oinarri 5 kantarien proiektuarentzat
Miresgarriak deitzen da Clarenza elkarteak bultzatu duen boskotearen taldea. Bastidako Clarenza kaperan, garai batean herritarrek zuten ohitura pagano bat gogora ekarri nahi dute, bost emazte kantariren bitartez. Kortsikar bat, jazz kantari bat edota kurdo bat dira taldean eta tartean kantu ikastaldi batzu proposatzen dituzte. Maite Garra elkarteko kidearekin mintzatu da Arantxa Idieder.