gureirratia.eus
Dieselazko ala ezantzazko auto hautaketan ezin trenkatuz
Azken 3 urte hauetan, auto diesel berrien salmenta azkarki ttipitu da. Partikularreri egiten zaizkien salmentetaz ari gira. Profesionalek diesela erosten segitzen baitute. Hego Euskal Herrian, 3 urtez, erdira jautsi dira salmentak, ehuneko 63tik 32rat pasatuz. Ipar Euskal Herrian, hiri guneetan bereziki, Frantziako tendentzia segitu da. 5 urtez, ehuneko 67tik 39ra apaldu dira. Nolaz hain azkar mendratu diren dieselen salmentak azaldu dio Urruñako Mikel Frantsesena saltzaileak, Kriztof Arotzarenari.