txistulari.eus
Denboraldiko egitaraua aurkeztu dute Bilboko Udal txistulariek
Bilboko Udal Txistu Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertuen denboraldia aurkeztu du. Abendutik martxora bitarte 7 emanaldi izango dira aukeran, estilo eta formato ezberdinekoak. Euskalduna Jauregian izango dira Bilboko Udal txistulariak, hainbat kontzertu eskaintzen, urtero ohi dutenez. Oraingoan, abendu eta martxoa bitarteko emanaldiak jakitera eman dituzte. Formato, estilo eta gonbidatuak askotarikoak izango dira, guztiak ere dohaineko sarrera izango