taupaka.eus
Markes Iraizoz eta Gorka Suaia: "Arnasa"
Break dantzak lehenik eta rapak geroxeago, Aranbizkarra auzoko bi lagun hauen bideak batu zituzten. Kodigo Norterekin, ezagutaraztera eman zituen talde gasteiztarrak, hainbat dira argitaratu dituzten diskak. Oparoak izan dira ere euren bakarko ibilibideak: Markes Iraizozek (Gasteiz, 1982) hiru lan argitaratu ditu: Un paseo por mi mente, Independencia eta Musicamina, hip hop eszenako ezinbesteko klasiko bilakatu dutena.