besarkadak.eus
BESARKADAK TOPAGUNEA, ULERTU ETA ADIERAZI
Aurreiritziak eta estereotipoak hausteko asmoz, Topagune hau proposatzen dugu beste pertsonaren historiaren eta bizipenen lekuan jarri nahi duen pertsonentzat, ulermenetik abiatuz partekatzeko, munduarekiko dugun ikuspegia, antzerki prozesu baten bidez. Zure gaitasuna edozein dela ere, zure bizi historia, kultura, jatorria… adierazteko espazio komun bat eraikitzeko ekarpena egin ezazu… Interesak, desioak, bizi historiak, kultura, jatorria, etb. adierazi ahal izateko espazioak eraiki ditzagun guztion artean.